Zer esan nahi du mezenas izateak?

Mezenas bat programa hau garatzeko funtsezko pertsona da, egoera zaurgarrian dauden familiei esperientzia kulturalak ematen laguntzen baitie.

Programako familiei kultur jarduera ezberdinetara joaten laguntzeko denbora eskainiz.

Emandako bekan adingabearen bilakaera jarraitzeaz arduratuz.

FS Fundazioak eskainitako formazio eta sentsibilizazio ekintzetara joanez.

Ekimena bere inguruan haziaraziz, partekatuz.

Hileko 7€ren truke, bekak finantziatzen lagunduz.

Programan parte hartzen duen pertsona bakoitzaren gizarteratzearekiko konpromisoa hartuz.